Ahots sintetiko pertsonalizatuak: esperientzia baten deskribapena

EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria(2021)

引用 0|浏览0
暂无评分
摘要
Ahotsa ezinbestekoa da giza komunikaziorako, eta horren galerak eragin handia du pertsonak gizartean integratzeko prozesuan. Testu ahots bihurketak ahots sintetikoa eman diezaieke ahozko ezgaitasuna duten pertsonei. Irtenbide arruntenek ahots estandarra izaten dute normalean, eta horregatik erabiltzaile batzuek bere burua ahots horrekin identifikatzeko zailtasunak dituzte. Horregatik, ahots sintetiko pertsonalizatuak sortu behar dira, eta ahozko ezgaitasuna duten pertsonei ahots katalogo bat eskaini behar zaie, beren beharretara egokitzen den ahots bat aukeratu ahal izan dezaten. ZureTTS proiektuaren helburua ahots pertsonalizatu horiek ematea da, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Ahotsa galduko duten pertsonek edo ahotsik ez dutenei ahotsa eman nahi dieten pertsona altruistek 100 esaldi grabatu behar dituzte AhoMyTTS web portalaren bidez. Esaldi horiekin egokitze-prozesua egiten da, grabazioaren ahotsaren antzeko ahots sintetikoa sortzeko. Erabiltzaileari sintesi-motor bat ematen zaio ahots pertsonalizatu horrekin batera, ahozko mezuak sortzea eskaintzen duten aplikazioetan erabiltzeko. Gainera, ahots-katalogo bat dago, grabaziorik egin ezin duen pertsona batek ahots horien artean gustukoena aukera dezan. 1.200 pertsonak baino gehiagok erabili dute sistema ahots pertsonalizatua lortzeko, eta horietatik 58 hautatu ditugu katalogoan sartzeko. Erabiltzaileei egindako inkestek erakusten dute gustura daudela ahots sintetikoaren hainbat alderdirekin: gehienen ustez, ahots sintetikoa jatorrizkoaren antzekoa da, atsegina eta argia, baina robotiko samarra. Lan honek garapen jasangarrirako 10. helburuari laguntzen dio, herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztuz. Era berean, lan honek garapen jasangarrirako 4. helburuari laguntzen dio, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea errazten duten tresnak eskainiz.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要