Ba al dute erru sentimenduak, lotsak eta harrotasunak funtzio positiborik?

Gogoa(2019)

引用 0|浏览2
暂无评分
摘要
Erru sentimendua, lotsa eta harrotasuna “emozio auto-kontzientetzat” edo “auto-ebaluaziozkotzat” sailkatu ohi dira, norberaren edo Niaren ebaluazio baten ondorioz sortzen baitira. Auto-ebaluaziozko emozio horiek batzuetan gatazkatsuak izan daitezkeen arren, eta pertsonarentzat ondorio desatseginak izan ditzaketen arren, funtsezko funtzioak ere betetzen dituzte (bai pertsona arteko eremuan, baita eremu moralean ere). Bestalde, Niak jokabidearen kontrolerako dituen ezinbesteko gidak dira: jokabideak bide onetik doazen ala ez adierazten diote Niari. Jokabideak egokiak direnean, pertsonak norabide berean jarrai dezake (harrotasunaren kasua), eta, desegokiak direnean, norabide-aldaketa eskatzen diote (erru sentimenduaren eta lotsaren kasua).
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要